bilatu
Bisita gidatua
 

2011 urte hasieran hiriko plan estrategiko berriaren, Estrategia 2020 Donostia-San Sebastián-en, onarpena eta jendaurreko aurkezpena gauzatu zen.

Dokumentu honen lanketa bi urte eta erdiko prozesuaren fruitua izan da eta partehartze maila altua izan du.

Donostia etorkizunari begira pertsonak, baloreak, jasangarritasuna, kultura, ezagutza eta bizi-kalitatea funtsezko elementu ditu eta behar horri erantzuna eman nahi dio E2020DSS.

E2020DSS deiturikoa azken laurogei urteotan izan dugun krisi ekonomiko latzenaren erdian gauzatu da. Eredu ekonomikoaren aldaketa garrantzitsu baten aurrean kokatzen garela azaltzen duen krisia dugu eta hau jada aurreikusten zen (Txina, India, Brasil bezalako herrialde gainerakorren paper berria), horrek, Euskadik, bereziki Gipuzkoan eta Donostian, I+G+b arlora bideratutako politika ekonomikoa aukeratzea eragin zuen.

Estrategia 2020 DSS ez da hutsetik abiatu, 2001-2010, hiriko lehen Plan Estrategikoa du oinarri, jarraitasunaren aldeko apustua egiten duen ardatz estrategikoa planteatuz, baina behar den bezala bideratu ez diren aspektuak zuzentzea eta lehendabiziko planean modu egokian zehaztu ez zirenetan sakontzea xede izanik (ingurumen eta jasangarritasun estrategia, ekonomia sortzailearen aspektuak...)

Etorkizun-sena

E2020DSSk hiri kohesionatua, adinarekin lagunkorra, ongi konektatua, I+G+b arloarekin erlazionatutako aberastasuna sortzen duena eta Zientzia eta Teknologian, Kultura eta Ekonomia Sortzailearen arloan nazioarteko erreferente izatearen ikuspegitik ekingo dio etorkizunari. Hiri irekia, dinamikoa, abegikorra, bizitzea eta gozatzea merezi duena eta ingurumenari eta ikuspegi sozial eta ekonomikoari begiratuta jasangarritasun eredu dena. Gazteak liluratu eta erakartzeko gai den hiria. Azken finean, norberak bere bizitza proiektua, ahalik eta egoera hoberenean aurrera atera dezakeen hiria.

2004-2010 lehenengo Plan Estrategikoa

2001. urtean Donostia hiriarentzat Plan Estrategiko bat egitearen ideia sortu zen.Garapena 2002. urtean hasi zen, ondoren Plan estrategikoaren eremu estrategikoak ezarriko zituzten lan taldeak eratuz.

2004ean amaitu zen gogoeta estrategikoaren prozesua eta Plan Estrategikoa osatzen zuten 15 proiektu eragile eta ildo estrategikoak onartu zituzten, aho batez. Hori guztia, Plan Estrategikoa Donostia: Amaiera-Txostena (lau ardatz eta hauei dagozkien helburuak ditu) izeneko dokumentuan jaso zen.

Nola dago ? >>

 

Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria