|
2005-05-19
EHUko Arkitektura
Ikasleek Karrera-amaierako proiektuak jarri
dituzte ikusgai Tabacaleran, hirigintza-etorkizunari
buruzko AGORA izeneko Jardunaldien baitan
Proiektuen zonan, honez gain, Donostia-Baiona
korridorearen azken 50 urteetako eboluzioaren
planoak ikus daitezke. Aipatu planoak Bartzelonako
Forum-ean izan dira lehenago.
Maiatzaren 19 eta 20ean Donostiako hirigintza-etorkizunari
buruzko Jardunaldiak egingo dira Tabacaleran.
Aipatu jardunaldiek AGORA dute izena, eta
bertako zonatako batean, Euskal Herriko Unibertsitateko
Arkitekturako Goi Eskolako Ikasleen Karrera-amaierako
Proiektuak jarri dira ikusgai. Guztira, material
ezberdinekin egindako 21 maketa ikus daitezke.
Hurbileko proiektuak dira; esaterako, Aisialdi
Zentroa Loiolan, Kaia La Herreran eta Termak
eta Ontzi-Museoa Pasaian. Beste proiektu batzuk
Erroma, Viena edo Lisboan daude kokatuta.
Maketa hauekin batera, diapositibak proiektatuko
dira proiektuen azalpenak eskaintzeko. Erakusketa
hau AGORAk irauten duen bitartean egongo da
irekita; AGORA, gure hirien etorkizunari buruz
eztabaidatzeko Tabacaleran (Kultura Garaikideko
Nazioarteko Zentroa) egingo den bi egunetako
topaketa da. Bertan, txostengile adituek hartuko
dute parte, tokiko agenteekin batera. Etorkizuneko
hiriari buruzko ikuspegia azalduko dute guztiek,
gure hurbileko ingurunera aplikatuz (Donostia
eta Donostialdea), Plan Orokorra eztabaidatuko
den urte honetan bereziki.
Agora "Gure hirien hirigintza-etorkizuna.
Donostia eta Donostialdea. Ikuspegiak"
delakoa, Donostiako Plan Estrategikoak, Arkitekturako
Goi Eskolak (E.H.U.), Euskal Herriko Arkitektoen
Elkargoak eta Donostiako Udalak antolatu dute,
eta Eusko Jaurlaritzaren eta Kutxaren babesa
du.
Ikusgai dauden proiektuen zerrenda:
Naia LANDA MENDEZ
Estación fluvial Casilhas
Madera, cartón piedra, metacrilato
y plástico
Oct. 2003
Raul MONTERO MARTÍNEZ
Museo de Arqueología en Rua do Carmo
- Lisboa
1.-Cartón, plexiglas / 2.-Cartón,
plexiglás y polipropileno celular.
Ene 2005
Sergio QUINTANA MENDOZA
Dársena de la Herrera. Museo Naval
Cartón pluma, cartón paspartou,
plástico negro y traslúcido,
cartulina.
Oct 2004
Esther VAZQUEZ LARREA
Cementerio en Pasaia
Tablero dm, Cartón gris, Madera de
balsa
Oct.2003
Egoitz ARANA PARRA
Centro islámico en Elvira
1.-Cartón gris y blanco sobre madera
de cartón / 2.- Cartón marrón
y madera de balsa sobre madera
Jun 2004
Katrin MARRERO VIZCAINO
Biblioteca y Cinemateca Provinciales de Burgos
Cartón pluma, cantón paspartú
y cartulina blanca
Oct 2004
Oiane RUIZ MENENDED
Centro Creativo Habitacional
Oct 2004
Iranzu SANZ DE GALDEANO LARRION
Salle de Sport et Piscine
Cartomat blanco
Oct 2004
Isabel BADIOLA BADIOLA
Multicines, Filmoteca Museo de cine en Bayona
Cartomat blanco
Jun 2003
Amaia CASADO REZOLA
Intervención en el área arqueológica
de Termini- Roma
Madera dm, piedra, malla metálica y
metacrilato
Mar 2003
Pedro GÓMEZ FERNÁNDEZ
Biblioteca en Bayona
Cartón piedra
Jun 2003
Begoña SOBRINO SANZ
Museo dello Stretto de Messina - Sicilia
Jun 2004
Mikel INTXAURBE OZERINJAUREGI
Bahnhos in Wien - Biena Estazioa
Cartón y ABS
Abr 2005
David SANCHEZ BELLIDO
Muelle y Terminal de transbordadores en la
ribera del Tajo
Madera, cartón pluma, metacrilato Y
Madera, metacrilato y cartón piedra
Oct 2004
Raquel BELAUSTEGI IGUAL
Pasaje de la Memoria
Cartón y piedra
Oct 2004
Alazne ONA ORTIZ de ZARATE
Termas en Pasajes
Cartón pluma, madera de balsa, metal,
metacrilato y acetato
Abr 2005
Izaskun RECARTE MENDILUZE
Rehabilitación de una base submarina
K3. Centro de Arte Contemporáneo de
Lorient - Bretaña
Cartón pluma, madera de balsa, perfiles
de aluminio, rejilla de aluminio.
Feb 2004
Beñat SARATXAGA COUCEIRO
Filmoteca multicines y museo del Cine en Bayona
Madera de balsa y metal.
Abr 2004
Naiara GOENAGA SARASOLA
Museo Naval en Pasajes
Madera de balsa
Feb 2005
Olatz IRULEGI GARMENDIA
Aquapazza, baiñuetxea hirierdian (Stuttgart-Alemania)
Cartón
Ene 2004
Ula IRURETAGOIENA BUSTURIA
Melic
Madera, cartón y plástico
Feb 2005
Borja IZAGUIRRE LARRAÑAGA
Centro de Ocio en Loyola
Cartón
Abr 2005
|