bilatu
Bisita gidatua
 
PRENTSA OHARRAK atalera itzuli

2003-01-09

www.donostiafutura.net web orriaren audientzia hobetu egin da

Plan estrategikoaren web orriak bisita hazkunde nabarmena izan du 2002ko azaroa eta abenduan. Gehien kontsultatutako atala Partehartzeari dagokiona da.

Plan Estrategikoaren web orriak, azken hilabeteetan bisita hazkunde nabarmena izan du. www.donostiafutura.net orriaren audientzia nabarmen hobetu da azaroa eta abenduan, eta abenduko bigarren astean, ia sei mila bisita izatera iritsi zen.

Web gune guztian, audientzia handiena izan duen atala, Partehartzeari dagokiona da. Atal honetako asteroko bisiten batezbestekoa zazpiehunekoa izan da, abuztu eta abendu artean. Partehartze atalean, foro, inkesta eta Ideia Berri atalaren bidez, hiritarren partehartzea lortu nahi da. Tresna hauek, donostiarrek, hiriaren alor desberdinen inguruko iritziak azaltzeko erabili ohi dituzte.

Adibideren bat jartzeagatik, Foroetan, inmigrazioa, Administrazio Publikoaren eraginkortasuna, etxebizitza edo garraioa bezalako gaiak aipatu dira. Momentu honetan ikus daitekeen inkestan, inmigrazioak gizartean pisu negatibo edo positibo handiagoa ote duen aipatzen da, eta "Ideia Berri" atalean, hiriarentzat beharrezkotzat jotzen diren proiektuen inguruko ideiak ekar ditzaten eskatzen da.

Kontsulta ugari izaten dituen beste atal bat Dokuteka da, bertan, Plan Estrategikoko laneko dokumentu guztiak deskarga daitezke.

Datozen egunotan, web orria berriro egituratuko da, hiriak etorkizunean izango dituen proiektuetan eragin handiagoa izateko.

  igo
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria