|
2003-04-14
Plan Estrategikoak
"Estrategia" izeneko lehen aldizkaria
argitaratu du
0 zenbakia, Planaren aurrerapenak eta hiriaren
inguruan aditu direnen artikuluak
Donostiako Plan Estrategikoak "Estrategia"
izeneko aldizkaria argiratatu du, eta Planaren
prozesuan parte hartu duten guztien artean
banatu da. Argitalpen berri horren xedea Plan
Estrategikoaren nobedadeen berri ematea da,
orain izan ere hamarkada honetarako proiektuak
onartu dira; era berean, gure hiriaren inguruan
aditu direnen iritziak irakurri ahal izango
ditugu.
Aurreneko zenbaki horretan oraintsu onartutako
Proiektu Estrategikoak hartu dira aintzat.
Gainera, aldizkariak berak aurrez aurre jartzen
ditu udal politikariek Donostiako Plan Estrategikoaren
inguruan duten iritzia, gisa horretan hurrengo
argitalpenetan lasai ederrean parte har dezaten
hiriko beste sektore batzuek. Hain zuzen ere,
Tabacalera proiektua, Miramongo MediaX programa,
Donostiako immigrazioa, mugikortasuna edota
berrikuntza dira aurreneko zenbaki horretan
parte hartu duten beste hainbat adituren idazgaiak.
Horrez gain, Donostiako Plan Estrategikoak
harpidetza askeko buletin digitala argitaratzen
du hilero. Buletin digital guztiak, gainera,
www.donostiafutura.net
web gunean kontsulta daitezke.
|