|
2008-11-06
2008ko Hiritarren Pertzepzioari buruzko inkesta
Pasa den irailean Donostiako Plan Estrategikoak egindako Hiritarren Pertzepzioari buruzko inkesta burutu zen.
Telefonoz auzo ezberdinetako 600 hiritarrei egindako inkesta hau hiriko Plan Estrategikoak bizi duen gaur eguneratze eta berrikuste prozesuaren barnean kokatzen da.
Zentzu honetan, Hiritarren Pertzepzioari buruzko inkesta hau, alde batetik biztanleriak jardueren eta aurrean dituen aurreikuspen eta erronken inguruan, eta bestetik, Plan Estrategikoari buruz eta honek sustatutako proiektu eta eskusartzeei buruz, herritarrek duten sentimendua zundatzeko tresna baliotsua da.
 |
Donostiar hiritarrek bikain bat ematen diote Donostiako bizi kalitateari.
Bidegorrien sarea, garraio publikoa eta kultur etxeak dira zerbitzu preziatuenako batzuk.
Inkestak, hiritarrek hiriko proiektu estrategiko zehatz batzuei ematen dieten garrantzia jasotzen du. Gaur egun, Autobus geltokia , hiri arteko autobus sarearen hobekuntza eta txartel bakarra, etxebizitza eta hiriko autobusen hobekuntza izan dira inkestatuen interes gehiena piztu duten gaiak.
|
 |
| URBAN AUDIT. |
 |
Donostiako Plan Estrategikoren Hiritarren Pertzepzioari Buruzko Inkesta, Urban Audit, Europar Batasuneko hirietako behategiaren metodologia eta galdeketara erantsi da. Bere proiektuen artean, Batasuneko hirietako datuen sistematizazioa dago, hiritarrek beren bizi-kalitateari buruz duten pertzepzioa baloratzeko.
Inkesta hau 27 herrialdeen Europako 75 hiritan eta Kroazia eta Turkian egin dute telefonoz eta EBaren barruan egiten diren Flash/Eurobarometroaren inkesten esparruan kokatzen da.
Helburua Europako hiri ezberdinen emaitzak konparatzea da, modu honetan, azterketa honetako beste hiriburu eta udalekin alderatuta, donostiarrek duten balorazioaz posizioa hartu ahal izateko.
Gogoeta ariketa honetan, Donostia 29. postuan kokatzen da, aztertutako 76 hiri hauen artean (75 Urban Audit hiri + Donostia). Groningen (Holanda), Aalborg (Danimarka), Newcastle (Erresuma Batua), Munich (Alemania) eta Oulu (Finlandia) orokorrean balorazio altuena duten hiriak.
Kontrako aldean Estambul (Turkia), Sofia (Bulgaria), Palermo (Italia), Atenas (Grezia) eta Napoli (Italia) dira balorazio txarrena duten hiriak.
Donostia ingurugiroaren kalitatea (76 hiritik 5. postua )
poluzio akustiko bajua (76tik 11. postua), segurtasunean (76tik 6. postua) gailendu da.
|
 |
| INKESTAREN FITXA TEKNIKOA |
 |
Inkesta, 2008ko irailak 15 eta 26 bitartean egin zen.
Telefono bidez eginiko 607 inkesta jaso ziren, Donostian bizi diren 18 eta 74 urte bitarteko adina duten pertsonei.
Inkesta sei zonalde geografikotan bizi den jendearen artean egin dute: Amara ( Amara Berria eta Amara Zaharra) Mendebaldea (Añorga, Errotaburu, Zubieta, Ibaeta, Berio, Ondarreta, Lorea, Bentaberri, Antiguo, Igeldo eta Aiete) Erdigunea (Mirakontxa, Erdia, Alde Zaharra) Ekialdea (Gros, Egia, Intxaurrondo, Ulia), Goiko zonaldea (Altza eta Bidebieta) eta Loiola Ingurua (Loiola, Zorroaga eta Martutene).
Laginketaren hutsegite margena ±%4koa da, %95,5eko konfiantza mailarekin.
|
 |
|