|
2008-10-27
I+G+B DONOSTIAN
Inguruan 7 kilometrora eta Donostiatik 10 minutura bidaia egin dugu.
Alde gutxira, jendeak Ospitaleak-Miramon bezala ezagutzen duen lekuan Donostia Ospitalea kokatzen da, txango honen abiapuntua, baita Fatronik, Inbiomed eta Cidetec ere; azken hauek Donostiako Teknologia Parkean kokatzen dira.
Erakunde hauetako laborategietara bisita bat proposatzen dugu, bertan gaitasun handiko ikertzaile eta zientzialariek genomika, nanoteknologia, ama-zelula eta beste hainbat alorretan egiten dute lan.
 |
|
ZENTROA. Donostia Hospitalea

PROIEKTUA. Mikrobio
ARDURADUNA. Perez Trallero Doktorea

1.-GAUR EGUN MARTXAN DUTEN PROIEKTUAK.
Aurreko hamarkadatan gure ikertzaile taldea hiritarrak orokorrean kaltetzen zituzten epidemiologia kutsagarriko arazoak konpontzeko saiakeran zebilen buru belarri (antibiotikoei erresistentzia, txertoa jartzeko beharra...). Gaur egun, eta aurreko bidea itxi gabe, gure indarra metodo diagnostikoen garapenean jarri dugu, proteomika, genomika eta nanoteknologia alorretako beste teknologia guneekin elkarlanean.
2.-SEKTORE BIOTEKNOLOGIKOAREN ETORKIZUNA.
Ilusio handiko uneak bizitzen ari gara. Duela gutxira arte entzuten zen musikaren
aurrean, gizarte agente askoren ahotan entzuten dugunak, ikerketa, berrikuntza
eta garapenaren eremuan aldaketa benetan faboragarriak iragartzen ditu. Ikerketari
dagokionez, ez da beteranoegia izan behar aldaketak nabaritzeko. Nork pentsa
zezakeen duela hamarkada bat honelako hitzak, EHUko errektore edo errektoreorde baten,
edo Ospitale bateko kudeatzaile baten ahotan entzungo genituenik: “Donostia
zientzia eta berrikuntzaren hiri bezala erreferentzia bilakatu, […],
ikerketaren euskarri gisa azpiegiturak sortu”. Aurten Cristina
Garmendia, Zientzia, Berrikuntza eta Teknologia Ministroari Urrezko
Danborra eman izana, ildo beretik doa, ikerketak hiriaren etorkizunarentzat
duen garrantzia onartzea.
Orain, ikertzeko baliabide hobeak ditugu eta diziplina ezberdinetako beste
taldeekin elkarlanerako dauden aukerak modu garrantzitsuan handitu dira. Elkarlanerako
aukeretako asko baziren lehenagotik agian, baina ez zegoen ez behar zen kulturarik,
ezta gizarteko liderretan gaur egun sumatzen den interesik. Ospitale eta oinarri
industrialeko zenbait teknologia guneen arteko lehendabiziko kolaborazioak
oso prometagarriak dira eta aukerak bilera bakoitzean handitzen dira.
http://www.hospitaldonostia.org/index2.htm
|
 |
 |
|
ZENTROA. Fatronik-Tecnalia

PROIEKTUA. Osasunare Teknologiak
ARDURADUNA. José Miguel Azkoitia

1.-GAUR EGUN MARTXAN DUTEN PROIEKTUAK.
FATRONIK-Tecnaliaren Osasun jarduera FIK ikerketa programaren inguruan kontzentratzen
da, bi teknologia eremu handiren gainean eraikitako programa batean: lehenik
eta behin, IKTak eta bigarrenik, Ingeniaritza Biomedikua. Hauek, aldi berean,
bi espaziorekin konbinatzen dira: gerontologia eta neurozientzia.
Ikerketaren helburu nagusiak horrela laburtzen dira: “urteei bizi-kalitatea
gehitzen” dieten teknologiak garatzea, zahartze prozesuak atzeratu eta
mendekotasun egoerak prebenituz eta ezintasun eta mendekotasun egoerak konpentsatzea,
errehabilitazio prozesuak azkartu eta ondoren geldi daitekeen ezintasuna konpentsatuz.
Ikerketa programa honen adibide bat, errehabilitazio motorerako robotikaren
garapenari erreferentzia egiten diona da. Ezin dugu ahaztu, gizartean, min
neurologikoa eta ondorioz, lesio motoreak sortzen dituzten patologien eragina
norainokoa den, hauen artean iktusa eta traumatismo kraneoenzefalikoak. Gure
ikerketa errehabilitazio eta funtzio motoreen hobekuntzarako epeen intentsitatea
eta luzapenaren korrelazioan oinarritzen da. Horrela, robotak tresna indartsu
bilakatzen dira terapeuten eskuetan. Bide honek bi patente eman ditu duela
gutxi, hauetako bat martxaren errehabilitaziora zuzendua eta bestea, goiko
gorputz-adarren errehabilitaziora.
2.-SEKTORE BIOTEKNOLOGIKOAREN ETORKIZUNA.
Donostia etangabeko posizionamendua lortzen ari da osasunaren ikerketan; ikerketa gune, teknologia gune eta ospitaleen arteko konbinaketa berezi bat dauka eta horrek biozientzia, osasunaren teknologien ikerketa eta ikerketa klinikoan diziplina anitzeko ikerketa egiteko potentziala ematen dio. Etorkizuna prometagarria dela uste dut. Potentzial honek, espezializazio dosi txiki batekin, ekarpen azpimarragarriak egiteko gai egingo gaituen masa kritikoa lortzea ahalbidetuko digu; hemen, fokalizazio bat nabarmentzen da hainbat eremutan, hauen artean neurozientzien alorrean.
Alor honetako ikerketa, ikerketa kulturanitza izaten hasi da, exenplu bat FATRONIK-Tecnalia da; bertan, dagoeneko 12 herrialdetako ikertzaile ari dira lanean; hau jarduerak eta inguruak talentua erakartzen dutenaren seinale argia da.
http://www.fatronik.com/
|
 |
 |
|
ZENTROA. Inbiomed Fundazioa

PROIEKTUA. Ama zelulen biologia
ARDURADUNA. Angel García Martín

1.-GAUR EGUN MARTXAN DUTEN PROIEKTUAK.
2003. urtean, Inbiomed Fundazioak bere jarduera eta egiturari beste bide bat
ireki zien, ama zelulen eta medikuntza birsortzailearen alorretan bikaintasun
ikerketa gune bat sortzeko helburuarekin. Ekimen hau birsorkuntza tisularrarentzat
soluzioak aurkitzean oinarritzen da, oinarrizko ikerketatik hasi (ezagutza
barneratzea), aplikaziora arte (produktu/teknologiaren garapena).
Jarduera zientifikoa ama zelulen biologian zentratzen da, lau programatan banatuta,
Bihotz-hodietako Gaixotasunak, Parkinson Gaixotasuna, Gaixotasun Arraroak eta
Kontrol Neoplastikoa; programetako bakoitza, aplikatutako orientabide argia
duten zientzialari talde batzuen kudeaketarekin. Inbiomeden objektu bezala
identifikatutako hiru prozesu patologikoek ezaugarri komun bat daukate, funtzio
normalerako ezinbestekoak diren zelulak sortzeko funtzioa duen ehunaren ama
zelulen hutsegitea. INBIOMEDek ama zelulen eraldaketa neoplastikoaren biologiari
zuzendutako zeharkako programa batean inbertitzea erabaki du, izan ere, birsorkuntza
alorreko medikuntzan ama zelulen erabilerarako, hauen eraldaketa neoplastikoaren
arriskua zero dela ziur egon behar du.
Teknologiaren alorrean, Inbiobank eta Inbiopharma laborategiak sortu dira,
ISO 9001:2000 araudia betetzen duten gela txuriko formatua duten instalakuntzak
eta hauek farmazia laborategi izateko baimena lortu dute, Espainiako Medikamenduen
Agentziaren eskutik (20006ko Abuztua). Teknologia alorrak bi jarduera independiente
ditu, beste ikerketa erakundeei zerbitzua ematen dien (Inbiobank) Ama zelulen
bankua eta medikamendu zelularren ekoizpenerako farmazia laborategia (Inbiopharma).
Egun, Inbiopharman, “tximeletaren azala” bezala ezagunagoa
den epidermolosi bullosako II faseko saiakera klinikoak egiteko ingenierizatutako
azala ekoizten ari dira.
2.-SEKTORE BIOTEKNOLOGIKOAREN ETORKIZUNA.
Miramonen ospitale handien pilaketak, publikoak, nahiz pribatuak, enpresa eta ikerketa guneekin batera, ikerketa biomedikuarentzat inguru bikaina sortzen du. Beste modu batean oso zaila suertatuko litzatekeen nazioarteko ikerketa ahalbidetzen duten ikertzaile eta klinikari masa kritikoa erakartzea lortu dute.
Azpimarragarria da Inbiomed eta Donostiako Ospitalea, Institutu Onkologikoa eta Policlínica Gipuzkoaren arteko harreman estua, Biobide bezalako enpresekin elkarlana (bizirik baheketa molekularrean aintzindaria) eta etorkizunean Biomagune IKGarekin kolaborazioa. Masa kritiko hasiberri honek biozientzien munduan hazteko hazi gisa balio behar du, hala ere, ezinbestekoa da biomedikuntzaren alorreko hezkuntza zentroak erakartzea, hauen artean unibertsitateak, ezagutza barneratu eta ikerketa hauek aurrerago eraman eta dibertsitate eta ezagutzaren trukaketa segurtatuko duen ikertzaile gazteen harrobi bat sortzeko.
|
 |
 |
|
ZENTRUA. Cidetec-IK4 
PROIEKTUA. Biomaterialeen Unitatea
ARDURADUNA. Iraida Loinaz

1.-GAUR EGUN MARTXAN DUTEN PROIEKTUAK.
CIDETEC-IK4eko Biomaterialeen Unitatea hiru zutabe nagusitan bideratzen ari
da nagusiki bere ikerketa, azalen modifikazioa, biosentsoreak eta materialeen
sintesia.
Azalen modifikazioa nano- eta mikroeskalan
Ezarpen ortopedikoak epe luzera arrakasta izatea, ezarri ondoren, bere propietate
biomekanikoak mantentzen diren bitartean, ezarpen horren integrazioa sustatzeko
habilezian datza neurri handi batean. Azalen ingeniaritza zure ezarpenaren
errendimendua hobetzeko modu apaina da, azalaren mikro-nanoegitura bioaktibitatea
modulatzeko gai dela dakielako. Egun, CIDETEC-IK4-k teknika elektrokimikoak
erabiltzen ditu, hauen artean elektroforesia, baita ezarpen metalikoen biokonpatibilizazioan,
sentsorikan eta bioteknologian lekua duten sustratuen modifikazioan aplikatzen
ari diren nanoestaldura bioaktiboak lortzeko automihiztaketa teknikak ere.
Biosentsoreak
Sentsorikan lortutako azken aurrerapenak gero eta selektibo, sentibera eta
txikiagoak diren biosentsoreak garatzea ahalbidetzen ari dira, ezarri eta pazientearen
monitorizazioa denbora errealean posible egiteko. CIDETEC-IK4-k konposaketa
biologiko aktiboak harrapatzen diren euskarriaren materialaren hobekuntzan
egiten du lan, baita optimizatzen ere, ondoren, “in vivo” neurritan
aplikatzeko transdukzio anaerobiko perfekturako; gaixotasun neuronaletarako
biosentsore espazifikoak garatzen (Parkinson gaixotasun konplikatua); aplikazio
onkologikoetarako biosentsore elektrokimiko serie berriak prestatuz; plataforma
nanobioanalitikoak garatuz, etab.
Biomaterialeen sintesia
CIDETEC-IK4ko Biomaterialeen Unitateko jardueretako bat biomaterialeen sintesia
da. Azken urteotan I+Gean izandako esperientziak, komertzialak ez diren materialeen
diseinu eta sintesia, gure proiektuetan balio erantsi bat dela erakutsi digu.
Jarduera monomeroen diseinu eta sintesian oinarritzen da, dagozkien polimeroen
sintesiarekin, erabiltzen den metodoa erabilita ere, bere karakterizazioarekin
batera.
10 nm baino tamaina txikiagoko nanopartikula polimeriko biokonjugagarrien sintesirako
Unitateak garatu berri duen teknologia berri bat nabarmendu behar dugu. Partikula
hauek bereziki interesgarriak dira zelula espezifikoen dosifikazioari begira,
txertoetan, minbiziaren aurkako terapian, edota birsorkuntzako medikuntzan
aplikatzeko.
2.-SEKTORE BIOTEKNOLOGIKOAREN ETORKIZUNA.
Donostiako sektore bioteknologikoa ikertzaile masa kritiko handia kontzentratzen
ari da IKGen (Ikerketa Kooperatiboko Guneak) inguruan, hauetako asko Donostiako
Teknologia Parkean, Miramonen; Ibaetako Unibertsitate Campusaren inguruan eta
Ospitaleen zonaldean.
Nire iritziz, ikerketaren eremu honen alde instituzioak egiten ari diren apustua
bere fruituak ematen ari da eta gaur egun, Donostian jada existitzen diren,
edo oinarri teknologikoko enpresa berriei (OTEB) ezagutza igortzea eta proiektuak
erakartzea ahalbidetuko duten oso talde aktiboak ditu eremu honetan.
Hiria gainera, bere interes kultural eta turistikoak direla eta, erakarpen
puntua da beti ere. Hala ere, puntu negatibo gisa, behintzat ikertzaileen aldetik
hala sumatu dut, etxebizitza eta hiriaren garestitzeagatik, finkatzeko arazo
handiagoak ekarri dizkietela ikusten da, famili lotura bat ez badute behintzat.
http://www.cidetec.es/index.htm |
 |
|