bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2008-10-27
Donostiako Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuaren bilera

Urriak 29an, Donostiako Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuko kideak bilduko dira, aurten bigarren aldiz (lehendabizikoak, besteak beste, Cristina Uriarte And. presidente eta José Miguel Ayerza Jna. presidenteorde aukeratzeko balio izan zuen), 2020 Plan Estrategikoa egiteko prozesua jorratzeko helburuarekin.

Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuaren funtzioak, Gizarte Kontseiluaren araudi organikoak azpimarratzen duenaren arabera, hauek dira:

a. Donostia eta bere Hiri Komunitateko sektoreko eta lurraldeko planifikazio estrategikoaren azterketa, exekuzioa eta jarraipenean partaidetza. Bide honetan, debatea sustatuko da eta Gizarte Kontseiluaren bidez, Hiriko Plan Estrategikoaren aspektu azpimarragarrien azterketa eta txostenak bultzatuko dira.
b. Hiriko Gizarte Kontseiluaren aurrean, hiriaren proiektu handien nondik norakoa nola doan informatuko da, proiektu berrietarako haztegi gisa egiteaz gain.
Era berean, urtero Donostia eta Donostialdeko Hiri Komuniateari buruzko gogoeta txosten bat aurkeztuko du, bertan Plan Estrategikoaren aplikazioaren aurrerapausoak aipatuz, adierazle koadro baten laguntzarekin.
c. Garapen ekonomiko eta sozialaren prozesuetan, planifikazio estrategikoaren kultura eta metodologia sustatu eta zabalduko dira.
d. Donostiaren sustapen ekonomikoan indar berezia egiten duten esferekin elkarlana bultzatuko da, horretarako, ekimen publikoa eta pribatua indartuz.
e. Hirien sarean eta bereziki Baiona-Donostia “korridoreko” erakundeetan eta Euskal Hirian, Donostiaren presentzia erraztuko da. Aplikazio esperientziak lortu eta hiriaren estrategia hobetu dezaketen alorretan elkarlan handiagoa bultzatzeko helburuarekin, beti ere.
f. Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoaldeko Hiri Komunitatea osatzen duten udalen gogoeta estrategikoko prozesu bat bultzatzea, lur eremu horietan bere lana egiten duten eskualdeko erakundeekin elkarlanean.
Plan Estrategikoko Batzorde Delegatua 29 kidez osatuta dago eta hauek instituzio publikoak, erakunde ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, teknologia guneak, bizilagun elkarteak, eskualdeko udalen ordezkariak (Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoaldea) eta Donostian egoitza duten unibertsitate ezberdinetako ordezkariak dira.

Modu honetan, tokiko demokrazia hobetzeko helburua lortzea bilatzen da, hiriaren lidertzan gizarte agenteak eta ekonomikoak inplikatzea, demokrazia partehartzailearekin konpromiso handien duten Europako hiriburuen exenplua jarraituz, formula berritzaileen bidez.

Ezberdintasunetatik harago, hiriek partekatzen dituzten buruhausteak ere badaude. Alde batetik, gizarte globalaren testuinguruan, Udalei egokitzen zaien jarrera efektiboa, gizarte kohesioaren papera onartzeko garaian eta bestetik, hiritar/gobernu harremanen hobekuntza eta hiriaren kudeaketa politikoan duten partaidetza zabala, bereziki garrantzia duten erabakietan. Azken finean, gobernantza.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria