bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2008-10-13
Donostiak PLANT-KBBE programaren lehen bilera jaso du

Espainia, Frantzia eta Alemaniako zenbait adituk genomika eta bioteknikako 37 proiektu ebaluatu zituzten Miramar jauregian; hauen artean, 12k 20 milioi euro jasoko dituzte, gauzatu ahal izateko. Batez ere hiru herrialde kideenak diren proposamenak 60 enpresa eta 180 ikerketa taldetik datoz. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, hiria berrikuntza eta teknologia “erabakimenez” bultzatzeko egiten ari den ahalegina errekonozitzen du modu honetan.


Marisol Garmendia eta Rosa R. Bernabé
Bere finantzaziorako aukeratu diren ikerketak nekazaritzarako interesa duten barazki espezieetan oinarritzen da, hauen artean, marrubia, artoa edota mahatsondoak. Bioerregaien produkziorako hazi berrien, edo txerto berriak sortzeko alga, edo interes terapeutikoa duten konposaketen garapena ere planteatzen da. Aurrez aukeratutako beste proiektu batzuk izurrite edo gaixotasunei erresistentzia bilatzen, edo lehorte edota burdin faltari aurre egiteko moduen bilaketan oinarritzen dira.

Miramar Jauregian adituen topaketa
Hiru egunetan zehar, hogei zientzialari aditu inguruk, parekako ebaluazio sistemapean aurkeztutako proposamenak aztertu zituzten Donostian. “Ebaluaketa estandaretan lan egiteko modu eredugarria”, komisioaren presidente izan zen Rosa R. Bernabé , Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Nazioarteko Programetako (MICINN) zuzendariordearen hitzetan.

Donostia, bilera hauek jasotzeko aukeratu du MICINNek, “hiriak berrikuntza eta teknologiaren alde egiten duen apustu sendoarengatik”, bilera zela eta, Miramar jauregian emandako prentsaurrekoan Bernabek adierai zuen bezala. Aldi berean, MICINNeko nazioarteko programen zuzendariordeak, programa honekin ikerketa publiko-pribatuari ematen zaion bultzada nabarmendu zuen.
Marisol Garmendia, Donostiako Udaleko Presidentzia zinegotzi-delegatuak, bestalde, Berrikuntza eta Zientzia Ministerioari eta Cristina Garmendia berari eskertu zien, Donostia ebaluaketa batzordearen egoitza izateko aukeratzea, Udalak “berrikuntzaren alde egiten duen lanaren errekonozimendua” suposatzen du eta.

PLANT-KBBE programa 2007an sinatu zen, Espainia Frantzia eta Alemaniako Zientzia eta Teknologia ministerioen sinadurarekin, landareen eta hauek energia garbi berritzailea eta elikagai osasuntsuagoak egiteko duten ahalmena ikertzeko. PLANT-KBBE ekimena posible egin zuen eta hiru aldeek sinatu zuten hitzarmena 2008-2013 epean garatuko da eta jada 2009 eta 2010erako diru-kopuruak ezarrita daude, proiektu berriei diru-laguntzak emango zaizkienean.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria