bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2008-09-24
Donostiako Plan Estrategikoa, jarraitu beharreko eredua.

PROA 2020, Las Palmaseko Plan Estrategikoko ordezkaritza batek Donostia bisitatu du eta Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariarekin bildu da.

Topaketa Donostiak garatutako planifikazio estrategikoaren ereduan sakontzeko balioko du, Las Palmasekoa bezalako beste plan estrategikoentzat erreferente izanik. Las Palmaseko Plan Estrategikoaren delegazioak Kristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroa bisitatuko du eta Marisol Garmendia, Presidentziaren zinegotzi delegatuak harrera egingo dio Udaletxean.
PROA 2020ko kideak Eva Salaberria, Auzo eta Hiritarren Partaidetzako arduradunarekin ere bilduko dira. Honek Donostian hiritarren partaidetzak duen garrantziaz hitz egingo du. Ez da PROA 2020ko kideek hiria bisitatzen duten lehendabiziko aldia, iaz ere Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariarekin ere bildu ziren eta, plan estrategiko baten prozesuan sakontzeko helburuarekin.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria