|
2008-06-05
Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren humanitate, kultura, arte eta gizarte zientzia saria 2008
Daniel Innerarity filosofoak Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren humanitate, kultura, arte eta gizarte zientzia saria 2008 irabazi du. Epai mahaiak aho batez baloratu du bere pentsamenduaren “unibertsaltasuna”, bere “gogoeten ulergarritasuna” goraipatzearekin batera eta horrek “gizarteari egindako lanak gerturatzea” ahalbidetu duela adierazi dute.
 |
Innerarity Jaunak, beste pertsonen artean, “EHUko Udako Ikastaroetan” parte hartuko du txostengile gisa abuztuak 28an, Bilbo eta Donostiako Plan Estrategikoek elkarlanean antolatzen duten K.8 ikastaroan, “Etorkizunaren iragarpena: prospektibaren aukeraren eta beharraren inguruko gogoeta filosofikoa”. |
 |
|