|
2009-12-18
Berangoko American School of Bilbao eta Azkoitiako Floreaga Ikastetxea izan dira Darwin eta hark zientziari-egindako ekarpena lehiaketaren irabazleak.
Pasa den abenduaren 17an Zientziaren kutxagunean burutu zen ekitaldi batean egin zen sari banaketa.
Bukatzear dagoen 2009an, gogora ekarriko dugu duela ehun eta berrogeita hamar urte Darwinek, eboluzioaren teoriaren sortzaileak, Espezieen jatorria maisulana argitaratu zuela. Baita bere jaio urtearen berrehun urteurrena ospatzen ari garela ere. Hori dela eta lehiaketa hau antolatu da.
 |
Lehiaketaren helburua Charles Darwin bera, haren bizitza, haren teoria zientifikoak izan duten eragina jendeari gerturatzea eta hori dena IKTak erabiliaz, Lan-tresna gisa eta zientzia dibulgatzeko tresna gisa.
Zientziaren kutxaGuneak eta Donostiako Plan Estrategikoak lehiaketa honen antolatzaileak izan dira, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren finantzaketarekin.
Epaimahaia, Kepa Kortak Donostiako Plan Estrategikoaren ordezkari bezala eta Felix Aresek Zientziaren kutxaGuneko ordezkari bezala osatu dute hezkutza webetan adituak diren beste bi lagunekin batera.
Berangoko American School of Bilbao lehen hezkuntza mailan saritua izan da eta Azkoitiako Floreaga Ikastetxea, berriz bigarren hezkuntza mailan.
|
 |
|