|
2009-12-15
Donostian, plastikozko poltsei “ez”
Datuek bertigoa ematen dute: urtean, Donostia hirian 44 milioi poltsa erabiltzen direla kalkulatzen da (bataz beste 120.000 poltsa egunean) eta hauetatik %10 besterik ez da birziklatzen. Beste %90ak 100 eta 400 urte artean behar ditu deskonposatzeko.
Horregatik, eta zenbait kasutan ekintza txikiak pauso handi bilaka daitezkeelako, Donostiako udalak eta hiriko merkatari elkarteek urte bakar batean plastikozko poltsak eliminatzeko konpromisoa hartu dute, duela gutxi sinatutako manifestu baten bidez.
 |
Era berean, garai hauek duten xarma aprobetxatuta “Zure erosketetan plastikozko poltsarik gabeko Gabonen alde” kanpaina jarri dute abian. Pixkanaka poltsen erabilera gutxitzeko helburua du kanpaina honek eta horretarako, merkataritza eta hiritar guztiak modu aktiboan inplikatzen saiatzen dira.
Kanpainaren ardatza Donostiako Bulebarrean kokatuko den bost metroko Gabonetako zuhaitz bat da, bertan poltsa hauen kontsumoaren inguruko datuekin eta gutxitzeko zer egin behar dena txertatua daramala. Birziklatutako objektuekin egindako elementu bat da (plastikozko poltsak, ur bidoiak, bolak, etab…) eta erakusketa publikoa amaitzerakoan berriz birziklatuko dira, inongo hondakinik sortu gabe.
|
 |
 |
Kanpainaren aurkezpena
Gainera, datozen asteotan, hiritarrek sentsibilizazio kanpaina honekin bat egiteko aukera izango dute, plastikozko poltsa bati korapilo bat egiteko ekintza sinbolikoa, Gabonetako zuhaitzeko hesi perimetrikoaren aldamenean, instalakuntza amaitu aurretik berriz birziklatuko diren poltsak.
|
 |
|