|
2009-11-26
Moneo, “Aparta”
Rafael Moneo, arkitektu tuterarrak, jaso zuen pasa den azaroaren 22an, Donostia Turismo erakundeak ematen duen San Sebastián Exquisito lehen saria, San Sebastián Gastronomika biltzarraren eremuan.
Kultura eta gastronomiaren arteko loturan sakontzen duten pertsonak bereizteko sortu da saria.
 |
San Sebastián Gastronomika
Golardoak “norberaren (Monearen) lan bikaina, gastronomiarekiko zaletasuna eta kultur gastronomikoaren eta Donostiaren aldeko ekintza gailenen garapena” eskertu nahi ditu.
|
 |
 |
Moneok berak jaso zuen saria Odon Elorza, Donostiako alkatearen eskutik Kursaalean egin zen irekiera-afarian.
Gipuzkoako "dream-team" berria (Mitxel Ezquiaga kazetariak sortutako adierazpena): Arbelaitz, Arguiñano, Arzak, Aduriz, Berasategui eta Subijana izan zen afaria egiteaz arduratu zena eta bertan egon zirenek diotenez urte askotan gogoratua izango da.
|
 |
|