bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-11-26
Donostiak ikusmin handia piztu du Maastrich-eko Meuse Fundazioko ordezkarien artean

Meuse Fundazioko 27 kideek bertatik bertara ezagutu zuten hiria eta Udaletxea, gainera, Kursaal Batzar Jauregia, Tabakalera eta Victoria Eugenia Antzokia bisitatzeko aukera izan zuten.
Pasa den azaroaren 20ean, ostiralean, eguraldia lagun, intentsitate handiko lan jardunaldia izan zuen ordezkaritzak hiriaren inguruan sentsazio bikainak jaso zituen gainera.
Meuse Fundazioaren bisitak bultzada handia suposatzen du Donostiarentzat, erakunde honek, bere hirigintzaren sustapenari esker nabarmentzen den hiri batera urtero bisita egiten duelako.

Topaketa Donostiako Plan Estrategikoaren kudeaketari esker posible izan da.

Jardunaldia Marisol Garmendia, Berrikuntza eta Hiriburutza zinegotzi delegatuak egindako harrerarekin hasi zen.
Harreraren ondoren, txostenez jositako goiz mugitu bat abian jarri zen, Kepa Korta, Plan Estrategikoko zuzendariaren azalpenaren bidez hirira lehendabiziko gerturapenarekin.
Honek hirigintza, ekonomia, turismo eta kultur arloetako planeamenduan hiriak duen posizioa azaldu zuen, era berean, datozen 10 urteei begira, proiektu eta ekimen nagusienetan sakonduz.

Hitzaldiaren ondoren, Marisol Garmendia, Lehendakaritza, Berrikuntza eta Hiriburutza zinegotzi delegatuaren txanda heldu zen. Honek 2016ko Hiriburutzaren proiektua zein den adierazi zuen, bere indar ideiak eta erronka nagusiak, titulua lortzeak duen garrantziarekin batera.
Garmendiak hautagai izateak hiritarrei eta hiritarren energiari ematen dien garrantzian sakondu zuen.
Ordezkaritzako kideak aho bete hortz utzi zituen, interes handia piztu zuen Hiritarren Olatu Energiak titulua duen Hiriburutzaren bideoarekin.
Antton Aizpitarte, Donostiako Kulturako zuzendariak hiriaren profila eta nortasuna azaldu zituen bestalde. Honekin batera, hiriaren kultur estrategia eta hau gauzatzen den proiektu nagusiak plazaratu zituen.

Manu Narváez Donostia Turismoko zuzendariaren txanda heldu zen Aizpitarteren ondoren eta honek Belle Epoque delakotik, batzar eta kulturgune garrantzitsua bilakatu arte, hiriak izan duen garapen turistikoa errepasatu zuen. Eta hiriak kultur turismoan izan duen estrategia azpimarratu zuen, Gastronomiarekin batera, ez bakarrik arlo turistikoan, hiriaren egitura ekonomikoan ere bai.

Azkenik, hitzaldi zikloa itxi zen, Yayo Galiana, Basque Culinary Centre-eko Komunikazio arduradunaren hitzekin. Honek bere mintzaldia euskal sukaldaritzaren eta Espainiakoaren berrasmakuntza eta asmakuntzan oinarritu zuen, baita prozesu honen arrakasta eta porrotetan eta etorkizunari begira dauden aurreikuspenetan ere.

Kursaalean IXO taldearen (Andoni Luis Aduriz eta Bixente Arrieta) eskutik gozatutako janariaren ondoren, ordezkaritzak Vicotia Eugenia Antzokia eta Tabakalera eraikinetik bisita gidatu egin zuten.

Meuse Fundazioaren helburu nagusia, hiri garapenarekin erlazionatutako ezagutzen transferentzia egitea da, horretarako, probintzia eta udaletako ordezkari, arkitektura enpresetako zuzendari, aholkularitza enpresa, banku, inbertitzaile eta abarrez osatutako talde txikiak gonbidatzen dituzte, beraiek antolatutako bisitetara.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria