|
2009-11-16
Plana bertan egon zen...
Donostiako Plan Estrategikoak elkarlan estua mantentzen du, hainbat sektoretako lan erakunde pribatu eta publikorekin. Honek interes handia pizten duten ekitaldi, bilera, hitzaldi, batzar eta abar luze batean parte hartzea eta zenbait kasutan antolatzea ere ahalbidetzen dio.
 |
Udan eta orain arte udazkenak eman duen honetan, fruitu handiak lortu ditugu ikastaro eta topaketei dagokienean. Jarraian, hauetan nabarmenenak azpimarratuko ditugu.
El Diario Vasco-ren 75 urteurrena. Azaroak 11. Donostia.
Ekitaldiak alor publikoko ehundaka lagun bildu zituen. Espainiako Erregeak eta Patxi Lopez lehendakariaren partaidetza gailena izan zuen, besteak beste.
Basque Culinary Center Madrilen aurkeztuta. Azaroak 2.
Gastronomi fakultateak hitzarmen bat sinatu zuen Gastronomiaren Akademiarekin eta horrekin batera ofizialki aurkeztu zen, Madrilen, Cristina Garmendia, Zientzia eta Berrikuntza ministroaren partaidetza izan zuen ekitaldian.
Mugikortasun jasangarriari buruzko batzar nazionala. Azaroak 4-6. Baiona.
“Lurraldeen antolaketa iraunkor baterantz. Estrategiatik ekintzara” tituluarekin eta AUDAPek (Agence d’urbanisme Atlantique&Pyrénées) eta Lurraldeak (Euskal Herriko Garapen Kontseilua) antolatua, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariaren parte-hartzea izan zuen. Kepa Kortak, hirian martxan jarritako mugikortasun jasangarriaren inguruko politikak azaldu zituen. |
 |
 |
Hiria eta Baloreak V. Batzarra. Urriak 16. Bilbo.
Bilbao Metropoli-30en antolakuntzapean, batzarrak, “Hiriei aplikatutako eszenatokien metodologia” arloan duen iritzia azaldu zuen Florian Klein, Global Business Network-eko Aholkulariaren partaidetza izan zuen.
Manuel Pimentel, Lan Ministro ohiaren hitzaldia.Urriak 15. Donostia.
Lan Ministro ohia den Pimentelek “Enpleguaren etorkizuna krisi ekonomikoan” hitzaldia eskaini zuen, enpresaritza eta erakunde ezberdinetako 100 pertsona ingururen presentzia izan zuen ekitaldian. ESTE-Deustuko Unibertsitatea I. gosaria Unibertsitateak berak antolatu zuen, ALCE Fundazioarekin batera.
Ezagutzan oinarritutako Garapenaren Nazioarteko Astea. Alacant. Irailak 29- urriak 1.
Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariak “Talentua pertsonak dira. Hiria, topaleku” txostena eskaini zuen, “Lurralde berritzailea eta enpresetan duen eragina” eta “Arrakasta duen lurralde berritzaile baterantz” panel paraleloetan parte hartzeaz gain.
Topaketa honetan, nabarmentzekoa da euskal presentzia, Plan Estrategikoko zuzendariaz gain, Fatronik-Tecnalia eta Garaia Berrikuntza Poloko arduradunek ere, parte hartu zuten eta. |
 |
 |
GIPUZKOA+20, Arantzazu-Gandiaga Topagunea. Oñati (Gipuzkoa). Irailak 24.
Donostiako Plan Estrategikoak, foro honetan, diagnosi dokumentuaren aurkezpenean parte hartu zuen.
Planeko bulegoa Plan Estrategikoko bulegoen tokiko/eskualdeko foroan izan da. Lan talde ezberdinek gai ezberdinak landu dituzte, hauetatik abiatuta, irailean aurkeztutako diagnosi dokumentua lantzeko.
EHUko XXVIII. udako ikastaroak. Donostia. Abuztuak 27-28.
Beste urte batez, Donostiako Plan Estrategikoak, Bilbao Metropoli 30ekin batera, “Euskadi, profesional berritzaile eta sortzaileen herrialdea” ikastaroa antolatu zuen.
Txostengileen artean, gaur egun Koldo-2k Emocionando, S.L. enpresa zuzentzen duen eta Irizar-eko koordinatzaile ohia den Koldo Saratxagak parte hartu zuen, baita Andoni Zubizarreta, futbolari ohia eta makeateam Giza-baliabide eta Hezkuntza aholkularitzaren fundatzaileak eta José Miguel Ayerza, ADEGIko Zuzendari Nagusi eta Donostiako Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuko presidenteordeak.
Donostia 2016. Uztailak 15. Donostia.
Donostia 2016 hautagaitzaren Bulegoak BAB delakoaren (Baiona - Angelu - Miarritze) Kultur Programazioa aurkeztu zuen “Eurohiri kulturala” ekimenaren barruan.
|
 |
 |
Basque Culinary Center. Uztailak 10. Donostia.
Egoitza Miramon Teknologia Parkean izango duen Gastronomia Zientzien Ikerketa Gunea eta Fakultatea jasoko dituen proiektu arkitektonikoaren aurkezpena.
EHUko XXVIII. Uda Ikastaroak. Uztailak 9-10 julio. Donostia.
Donostiako Sustapenak antolatua “Krisi ekonomiko garaian enplegua sustatzeko bertako esparrutik estrategiak” ikastaroa burutu zen.
Etapa berria Inbiomeden. Uztailak 2. Donostia.
Inbiomeden etapa berria eta Gurutz Linazasoro presidente exekutibo, José Manuel Franco zuzendari nagusi eta César Trigueros zuzendari zientifikoaren karguan izendatzeko ekitaldia. |
 |
 |
Burmuin Mugikorraren Astea. Donostia. Ekainak 23-26.
Respol fundazioak, Plan Estrategikoaren bidez, Donostiako Udalarekin elkarlanean, neurozientzia eta mugikortasunean adituak diren izen handieneko zientzialariak bildu zituen Miramar Jauregian, hauen artean, Antonio Damasio, 2005ean Asturiasko Printzea Saria eta Ryuta Kawashima, Nintendoren Brain Training bideojoko bildumaren sortzaileetako bat.
Brain in Motion burmuina eta bere funtzionamendua mugimenduan ezagutzea eta bere portaeran eragiten duten estimulu mapa bat egitea xede duen ikerketa proiektu baten parte bat da.
EHUko XXVIII. udako ikastaroak. Donostia. Ekainak 22-24.
Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariak, Álvaro Bermejok, Kristina Enea Fundazioarekin batera zuzendutako “Krisi globala da arazoa. Hiri jasangarritasuna soluzioaren parte izan liteke?” ikastaroan parte hartu zuen txostengile gisa.
Kortak hirientzat garapen eredu jasangarri batean oinarritu zuen bere azterketa. |
 |
|