|
2009-06-23
Donostia Brain in Motion astearen egoitza
Fundación Repsol-ek, Donostiako Udalarekin elkarlanean Plan Estrategikoaren bidez, ekainak 23tik 26ra izango den Brain in Motion, Garuna Mugimenduan gaia landuko duen Astea antolatu du, neurozientzia eta mugikortasunean, izen handiko nazioarteko zientzialari eta ikertzaileak bilduko dituen topaketa.
 |
Brain in Motion, Fundación Repsol-ek bultzatutako ikerketa proiektuaren zati bat da, El Jardín de Junio-ren zuzendaritza zientifikoarekin, garuna eta bere funtzionamendua sakontasunez ezagutu eta honen portaeran eragingo lukeen estimulu mapa ezartzea du helburu.
Astean zehar, mugikortasunari aplikatutako garunari buruzko ikerketen egungo egoera eta etorkizuneko errealitatea aztertuko dituzten lan hitzaldi ugari antolatu dira. Txostengileekin batera, enpresa munduko eta hezkuntza erakundeetako neurozientzian, mugikortasunean eta teknologian adituek parte hartuko dute.
Antonio Damasio , 2005ean Asturiasko Printzea Sariak eta Ryuta Kawashima , Nintendoren Brain Training bideojoko bildumari egindako ekarpenengatik mundu zabalean ezaguna denak, publikoari irekiko diren hitzaldi bana eskainiko dute. Brain Motion-en chef garrantzitsuenetakoak ere izango dira, hauen artean, Andoni Luis Aduriz (Mugaritz Jatetxea), Pedro Subijana (Akelarre Jatetxea) eta Eneko Atxa (Villamagna Jatetxea).
|
 |
|