bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2009-06-09
Donostia, etengabeko berrikuntzaren eredu

Duela gutxi Berrikuntza eta 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko kandidaturaren arduradun hautatu duten Marisol Garmendia, Presidentzia eta Plan Estrategikoko Zinegotziarekin elkarrizketak Ekaineko Buletina irekitzen du.

2020ko Plan Estrategikoa abian dela, Berrikuntza eta Sormenaren aldeko apustua jada 2010eko Plan Estrategikoan islatzen zela gogoratzea komeni da eta Europako kultur hiriburu izateko kandidatura hiriaren estrategiarentzat ezinbesteko tresna dela ere bai. Ardura hauek ordezkaritza bakarrean sortu eta bateratzeak, datozen urteotan berebizikoak izango diren lan ildoetan aurrerapausoak ahalbidetuko ditu dudarik gabe. Nazioarteko mailan eraldaketa sakonen bidez kokatu diren beste hirien aurrean, birgaitze egokiekin, baina hirigintza garapen eskasak edota krisi hiria sostengatzen zuen eredu ekonomikoaren krisia abiapuntu zela, Donostiak etengabeko berrikuntza prozesu batean murgilduta mantentzen jakin du, denboran jasangarri aizan den garapen eta eraldaketa ereduarekin. Berrikuntza eta kultura dira Donostiaren nortasun ikurrak.
Egia da hirigintzaren aldetik eraldaketa behar duten zonaldeak daudela, Pasaiako badiaren ingurua kasu, baina bertan ere datozen urteotan errealitate bilakatzeko oinarriak ezartzen ari dira. Egia da zailtasunak daudela, baina erakundeetako agintariek portuaren inguruaren garapen estrategikoan aurrera egitea ahalbidetuko duten adostasunak egituratzeko ardura dutela. Bide horretan, eskala txikia birgaitzeak bilatuz, hiri espazioaren egoera hobetzera zuzendutako ekintzak abian jar daitezke eraldaketa sakonagoen zain egon gabe eta administrazio ezberdinek lehenbailehen denbora gehiegiz itxaroten ari garen birgaitzearekin hasteko adierazi duten borondatea sinesgarri eginez.
Donostia Gastronomikoa, duela gutxi egin den Sukaldeko Elkarrizketak topaketa eta Basque Culinary Center proiektua martxan jartzea gastronomiaren punta-puntan dagoen eta lehen mailako nazioarteko proiektu estrategiko baten bidez maila mantentzeko asmoa duen hiri batentzat ezinbesteko erreferentzia dira. Baina Slow Food sarea bezalakoei esker, gastronomiaren gogoeta, topaleku eta baloreekin konexio gisa ere bai. Baloreak, dudarik gabe, gure ezinbesteko erreferentzia da. Azken garaitako gertakariek edozein gizarteren garapen estrategikorako benetan ezinbestekoak direla argi utzi dute erreferentzia hauek.
  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria