bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli
 Komunikazio  atalaren portada
 Gaurkotasuna
 Prentsa oharrak
 Irudien bilduma
 Plana  komunikabideetan
 

URTARRILA-2004
MARCOS SIMÓN | DROko Zuzendaria (Derivatives of Recombinant Organisms, S.L.)
"Donostian bioteknologiaren sektorea indartzeko denbora, gogoa eta lana behar dira"

DRO enpresa 2001. urtetik Miramongo Parke Teknologikoan dago eta plasmidoak egiten ditu. Une hauetan hiru egitasmo burutzen ari dira eta beste hogei bat zehaztu dituzte I + G Planean. DRO enpresaren merkatua ikerketa taldeak, bioteknologia enpresak eta farmazia-laborategiak dira. Ideia enpresarial onenaren Toribio Echevarria lehen saria jaso berri du DRO enpesak. Jasotako sari honek bultzada handia eman dio Donostian bioteknologiaren sektorea handitzen ikusteko denbora eta lan asko behar dela konsziente den enpresa honi.


1. DROk "Toribio Echevarria" lehiaketan aurreneko saria jaso du, Ideia Enpresarialen arloan, Bektore Genikoak egiteagatik. Azalduko al diguzu saritu duten ideia hori zertan datzan eta nola jaso duzuen saria?

DRO (Derivatives of Recombinant Organisms, S.L.) enpresa egitasmoa da eta merkatuaren behar jakin bati erantzuteko sortu zen, hau da, biralak ez diren bektore genikoen behar gero eta handiagori aurre egiteko. Guk edonolako plasmidoak egiten ditugu, eskatzen digutenaren arabera, eta gure merkatua ikerketa taldeak, bioteknologia enpresak eta farmazia-laborategiek osatzen dute. Guk geure teknologia propioa garatu dugu kalitate oso oneko produktuak ekoizteko eta nazioarteko beste ekoizleen ondoan, egungo teknologiarekin baino merkeago ekoizten dugu guk eta kalitate hobearekin, gainera.

Ideia enpresarialen Toribio Echevarria lehen saria jaso izana gure lan berritzailearentzat bultzada handia izan da eta sari entzutetsu horien batzorde ebaluatzaileak aintzat hartu gaituen seinale. Gainera, sariaren diru-ekarpenarekin teknologiaren garapenarekin eta enpresaren plan estrategikoarekin erlazionatutako beste proiektu batzuk finantziatu ahal izango ditugu, zertxobait, bederen.

2. Zuen enpresaren egoitza Donostian dago 2001. urtetik. Zein helburu eta lan-tresna dituzue?

Enpresa 2001. urte amaieran sortu zen, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean egiten diren proiektuak laguntzeko programetan sartu ahal izateko, izan ere, laguntza eskuratu ahal izateko eratua egotea ezinbestekoa baitzen, baina enpresaren ekonomia jarduera duela hilabete batzuk hasi zen, jaso genuen lehenego eskaera bete genuenean. Enpresa sortu zenetik EHUko bi talderekin, Donostian bata eta Bilbon bestea, elkarlanean, ikerketa eta garapen planari ekin genion. I + G plan honen helburua plasmidoak purifikatzeko sistema garatzea da, hartara, bestek ez duten teknologia maila lortu ahal izateko.

DROren garapenaren baitan, hiru eremu estrategiko dauzkagu: aurrenekoa lehen aipatu dudan teknologiaren garapena da; garapen honek balizko lehiakideengandik bereiztea bermatzen digu. Bigarrena gure helburu-merkatua zabaltzea da; honek merkataritza sare handia ezartzea eskatzen digu. Azkenik, informazioa kudeatzeko eta komunikatzeko sistema garatzea da hirugarrena, gure baliabideak ahalik eta hobekien kudeatu ahal izateko. Hiru eremu hauetan uste bezala aurrera eginez gero, 2007. urtean farmazia sektorearentzat plasmidoak ekoizteko lantegia eraikitzen hasiko gara eta honela, mundu mailako produkzioa asebetetzeko horrelako zerbitzuak behar dituzten farmazia-laborategi handien eskaera geure gain hartzeko gai izango ginateke.

jarraitu >

horrialdeak> 1 | 2 igo
Unai Elosegui
Marcos Simón , DROko zuzendaria.
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria