bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

azaroa 2009

José Javier Serrano “Yosigo” delakoari elkarrizketa.


José Javier Serrano (Donostia, 1981) Marketin eta Komunikazioan lizentziatua dago eta Publizitatean Master bat dauka, baina gustatzen zaiona da argazkiak egitea. Izan ere, bizitza horrekin ateratzen du aurrera eta Loreak Mendian-en diseinugile grafiko lanak egiten ditu.  

Uda honetan, bere obrak Aquarium-ean ikus daitezke. Bere “Kresala” erakusketa 2010eko urtarrilera arte izango da irekita eta momentuz balantzea ezin hobea da. Baina benetan arrakasta sarean dauka. Bere argazkiek ehunka bisita jasotzen dituzte egunero eta bere obrak Japonian (Homeland) eta Amerikako Estatu Batuetan (Never That) espezializatutako aldizkaritan argitaratu dute.

Plan Estrategikoko Bulegoak, hiriaz duen ikuspegia helaraziz kolaboratzeko eskatu dio. Erakunde eta gazteen artean urrutiratze bat dagoela uste du, sormen mailan. Eta proiektu berrien aldeko apustua, ekimenak gauzatzeko pazientzia izatetik pasatzen da.

Interesatzen eta arduratzen gaituen ikuspuntua da berea, izan ere, donostiar askok hiria ikusteko duten modua azaltzen duelako eta hauen partaidetza 2020 Estrategiaren lanketari begira ezinbestekoa da.

Zein da Aquarium-eko “Kresala” erakusketaren inguruan egiten duzun balantzea?

Benetan positiboa, bai bisitarien aldetik, baita eman duen emaitzari begira ere. Kopiak, prozesua eta dena asko zaindu dituen erakusketa izan da. Bestalde, erakusketarekin batera, liburu bat argitaratu ahal izan dut eta horrek izugarrizko ilusioa egin dit.

Nola definituko zenuke zure lana?

Niri oso zaila egiten zait nire lanari buruz hitz egitea. Jendeak normalean minimalista, sinplea dela esaten du. Nire ustez, erregistro ezberdinak ditut, baina hoberen errekonozitzen dena zera da, “hiriko soziopaisajismoa”.

Una ciudad sin cultura es simple urbanización.Bada sarean zure lanaren jarraitzaile asko dituen argazki galeria birtual bat.

Galeria birtualeko proiektu hau duela 5 urte hasi nuen, atzerrira lanera joan eta nire lanak lagun eta familiakoei denbora errealean aurkeztea ideia on bat izango zela pentsatu nuelako. Lana arrakasta izaten hasi zen eta web gune ezberdinen bidez, ezagutzera eman zen. Gaur egun, proiektu paralelo ezberdinak mantentzen ditut sarean eta horiei esker mundu osoko diseinugile eta argazkilarirekin harremana mantentzen dut.

Arrakastaren gakoa hor egotea da (flickr, facebook…), ala zure lanaren parte gisa hartzen duzu?

Nire kasuan bai. Plataforma eta gizarte sare ezberdinei esker, nire lana ezagutzera emateko aukera izan dut. Hauetako bakoitzak erabiltzen jakinda, jende askorengana hel zaitezke. Arazoa zera da, badela zure materiala sarean jarri eta lana bukatu duzula pentsatzen duen jendea. Horren atzetik lan ugari dago, lan egin behar da, konstante izan, oso konstante, interneten “arrakasta” lortzeko.

Sare bakoitzaren hizkuntza eta funtzionamendua ulertzea ere oso garrantzitsua da. Ez da gauza bera blog bat, flickr bat edo facebooka. Nire ustez, leku guztietan egon behar duzu, baina modu ezberdinean. Gainera, zerbaitetan bazabiltza, zure indar guztiekin zaindu behar duzu, azken finean hori da zure erakusleihoa, kontu handiz zaindu behar duzu.

Sareak duen beste faktore garrantzitsu bat aukera berriak identifikatzea da. Orain goieneko unean dauden gauza asko, baliteke hilabete gutxiren buruan “hilda” egotea. Beti aurrera begiratu behar da.

Zure obraren zati handi batek zure hiria islatzen du, Donostia eta “neguan hotza eta grisa" eta “udan jendez gainezka” bezala definitzen duzu

Hiri honekin maiteminduta nago. Arrazoi ezberdinak zirela medio, kanpoan leku ezberdinetan bizi behar izan dut... bidaiatzeko aukera dezente ere izan dut... baina konparatu eta konparatu arren, ez dut halako ezer aurkitzen. Egia da alde nabarmena dagoela udako eta neguko Donostiaren artean. Nik, dudarik gabe, intimoena nahiago dut, negukoa.

Zer eskaintzen dio Donostiak argazki kameraren objektiboari?

Erraz asko identifika daitezkeen paisaietatik, xarma handiko txoko ezkutuetara. Bada Alderdi Eder eta Orraziaz parte beste Donostia bat, hori da oraintxe bertan ezagutu nahi dudana eta horretan saiatzen ari naiz.

Nolabait ordezkatzen duzun kulturarekin inplikatutako jende gaztearen ikuspegitik, zer uste duzu faltan edo soberan duela Donostiak?

Nire ustez, arriskatuagoa izatea falta zaio. Klasikoak gara, onerako eta txarrerako. Sendotutako ekitaldi handiak babesten ditugula uste dut, baina jaio daitezkeen kultur ekimenak alde batera uzten ditugu.

Bestalde, nire iritziz, hiritarren inplikazioa falta da ekimen berriekin. Ezer ez dela egiten kexatzen gara eta gero ikusten duzu proiektu berri eta interesgarriek babes eskasa dutela bertaratzen den jende kopuruari erreparatzen badiogu. Pazientzia pixka bat izan behar da proiektuak ongi gauzatu arte.

En caso de duda, haga que suene convincente.

Zer egin dezake hiriak, gazte sortzaileentzat erakargarria izateko? Eta bertako biztanleek beraiek sormena lan dezaten?

Galdera hau aldatu daiteke eta gazte berritzaileek hiria erakargarria izan dadin zer egin dezaketen itaundu. Zerbait egitearen zain gelditzen bagara, gaizki gabiltza.
Hala ere, ongi legoke betikoei ez laguntzea eta indartsu datorren jende berriari horrenbeste zailtasun eta arazo ez jartzea.

Uste dut urruntze nabarmena dagoela erakunde eta gazteen artean, sormenari dagokionez.

Hiriko zein aspektu aldatuko zenituzke etorkizunari begira?

Galdera zaila. Uste dut aldatzen ari diren gauza asko zeuden bezala utzi beharko liratekeela eta alderantziz.

Hain mundu globalizatuan, zein uste duzu izan beharko lukeela Donostia besteengandik ezberdin egingo duen elementua?

Donostia bada besteekiko ezberdina, baina modu egokian komunikatu behar dugu. Ahalmen izugarria daukagu. Donostiakoa izateak duen “balio erantsi” hori zaindu behar dugu, galtzeko zorian gaude eta. Jakin dezagun zer garen eta zer dugun eta indartu dezagun. Adibide bat gastronomia izan liteke.

Zer deritzozu Donostiak 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko apustua egiteari?

Interesgarria iruditzen zait, baina uste dut egunerokoan antzeko apustuak egin daitezkeela, helburu zehatzen beharrik gabe.

Aholku bat, gazteak 2020 Plan Estrategikoaren lanketan inplikatzea lortzeko?
 
Oraintxe bertan lanean hastea, gazteen eta plana egiteko ardura dutenen arteko iritzi foroak irekiz.

Gehiago ikusteko:
blog.yosigo.es
www.yosigo.es/photos
www.flickr.com/photos/yosigo

  subir
 
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria