bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2004-02-13

Tabacalera: kultur sormenaren lantegia

Tabacaleran eraikiko den kultur etxea sormenaren lantegia izango da, museoaren kontzeptua alde batera utzita irudia eta ikus entzunezko ekoizpena izango dira bere espezializazioak beste jarduera batzuen artean.

Zentroa, kanpoan, euskal kulturaren erresonantzi kaxa izango da, nazioarteko izaera izango du eta garaikidea izango da txostenaren arabera.

Ordoñez-Falcon fundazioko fondoak dira bere oinarri garrantzitsuenetakoa, zentroan izango dira ikusgai baina gainera horiei esker argazkigintza eskola eta argazki zaharberritzearen alorreko tekniken ikerketak jarriko dira abian.

Horretaz guztiaz gain, etorkizunean, eraikina oso handia denez Erdiguneko ardatzekin (ikus-kultura, teknologia berriak, kultura topaketa), bat egingo luketen beste zerbitzu batzuk bil ditzake, hala nola, mediateka bat edo Euskal Filmoteka edo Arteleku bezalako instituzioak.

  subir

Tabacalera eraikina.

Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria