bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2006-06-01
Kepa Kortak Eurokulturari buruzko hitzaldia eskaini zuen Deustuko Unibertsitateak antolatutako “Career Day” delakoan

Donostiako Plan Estrategikoaren zuzendari-koordinatzaile Kepa Kortak eurokulturaren testuinguruan kokatu zuen Donostia, eta etorkizunerako ildo estrategikoak definitu zituen Deustuko Unibertsitateak Miramon Teknologi Elkartegian antolaturiko jardunaldian.

Zer da Plan Estrategiko bat?

Hiritarren pertzepzioaren inguruko inkesta. Handitu

Plan Estrategiko bat, Hiriak datozen urteotan planteatu beharreko etorkizuneko erronka nagusiak identifikatzeko helburua duen txostena da; “epe luzera pentsatzean” datza. Aurrea hartzeari esker, sortu baino lehen hel diezaiekegu arazoei, eta baita konponbideak bide egokienetik bideratu ere. Plan Estrategiko batek norabidea eskaini behar du etengabe aldatzen ari den ingurunean, proiektu integrala eta integratzailea behar du izan, partaidetza eta adostasuna sustatu behar ditu, eta baita lankidetza publiko-pribatua eta erakundeen arteko lankidetza bultzatu ere; horrez gain, tokiko agente ezberdinei (politikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak) behar duten protagonismoa eman behar die eta garapen endogenoa azpimarratu behar du, besteak beste. Hiriaren etorkizunean gizartearen konpromiso, kontzientziazio eta parte-hartzea ere ezinbestekoa da, eta baita harremanetarako sistemak aprobetxatzea ere, sektorialak, sektore-artekoak, publiko-pribatuak, etab.

Europar testuingurua. Handitu
Hirien arteko sistema. Handitu

Plan Estrategikoak duela gutxi hiritarren pertzepzioaren inguruan eginiko galdeketa batean, “Pozik al zaude zure hirian bizitzeaz?” galderan, Donostiak balorazio altuena (9,5) lortu zuen Europako beste hiri batzuen aldean. Hala ere, etengabe aldatzen ari den gizartean bizi gara, eta beraz, prest egon eta etengabe egokitu behar dugu gure bizi-kalitatea hobetzeko.

Europar testuingurua
“Lurralde adimentsua” (Alfonso Vegara) dute izena etorkizuneko proiektu koherente eta adostua egiteko gaitasuna dutenak, globalizazioaren erronkei aurre egitean tokiko identitatea erabat errespetatzen dutenak. Globalki pentsatu eta tokian jardun behar da, baina baita tokian pentsatu eta globalki jardun ere (glokala). Lurraldeak lehiakorrak dira jarduera ekonomikoetan, eta gizarte-orekaz gain, ingurumen- eta kultura-iraunkortasuna lortzen saiatzen dira. Honez gain, beste hiri batzuen esperientzia eta berrikuntzatatik ikasten dute.

Mapetan ikus daitekeen bezala, Donostiaren kokapena interesgarria da komunikazioei dagokienez, eta erreferentziazkoak izan daitezkeen proiektuak dituzten hiriak identifikatu eta lankidetzak lortu behar ditu.

Handitu

Sareak oinarrizko harreman-iturriak dira. Elkarreraginerako sareek harremanak sortzen dituzte, elkarrekikotasunekoak, konfiantza-harremanak, espazio publikoetan eta elkarbizitzak sortzen dituen arazoetan taldean parte-hartzeko harremanak (lankidetza-lehia). Testuinguru honetan, ezinbestekoa da Donostiak eurohirian lankidetza-harremanak areagotzea, muga-zonek eskainitako aukerak aprobetxatuz.

- Plan Estrategikoren proiektuak
- Ekokultura. Ardatz nagusienak (pdf. 4,6 Mb)

subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria