bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli
 Komunikazio  atalaren portada
 Gaurkotasuna
 Prentsa oharrak
 Irudien bilduma
 Plana  komunikabideetan
 

MARTXOA-2003
JOSE ANTONIO AGIRRE FRANCO | Matia Fundazioaren Zuzendaria
"Donostian, adineko pertsonek oso foro gutxi dituzte harremanetan jarri ahal izateko eta pertsona gisa errealizatzeko"

Jose Antonio Agirre Franco Matia Fundazioko Zuzendaria eta Plan Estrategikoaren Batzorde Eragileko partaidea da. Donostia, adinekoen bizitza kalitateari dagokionez, egoera pribilegiatu batetik abiatu dela uste du, hiri-inguruneari, paisaiari eta beste baldintza batzuei esker; baina, bere iritziz, azken urteetan ez du aurrera egin beste hiri batzuekin alderatuz gero. Ardatz estrategikoaren garapenaren alde eta Matiak bultzaturiko Gerontologia Institutu Teknologikoa finkatzearen alde apustu egin du.

-Zein uste duzu dela Donostiako gaur egungo egoera, adinekoei dagokionez?
Donostia hiria paisaia atseginekoa eta erosoa da; beraz, adinekoak ongizatean bizi direla bertan pentsa daiteke. Gainera, klima atsegina du, eta hori ere bizitza kalitate horren aldekoa da. Zentzu honetan, hiri guztiz egokia da. Adinekoei begira, ordea, jarduera, parte hartze, elkarte eta garrantzi sozial eskasa duen hiria da. Salbuespenak salbuespen, erretiroa hartzen duen momentuan, pertsona desagertu egiten da gizarte-eremutik; marginazioa dela esan daiteke.

-Nola baloratuko zenituzke Donostiaren alderdi hauek?

> Bizitza kalitatea: Iritzia ona da; zerbitzuen kalitate-maila ona da, beste ingurune batzuekin alderatuz gero.

> GGBBren erretentzio gaitasuna: nahiko baxua, edo txarra, batez ere galtzear dauden jarduera-sektore zehatzetan; giza baliabide gaituen galera sortzen du horrek. Gainera, horri egoera soziopolitikoa eta gazteentzako etxebizitzen garestitzea gehitzen bazaio, egoera nahiko etsigarria da.

> Enpresa proiektu berritzaileak erakartzea: Momentuz gutxi dira, eta horrek aurretik esandako giza baliabideen atxikipen gaitasun txikia eragiten du. Enpresa proiektu berritzaileak badituzu, giza baliabide gaituak ondo atxikitzen dituzu. Honetan ekimen berritzaileak sortzen ari dira, baina oraingoz ez dira nahikoa. Ardatz estrategikoetako batean, ordea, hau dela uste da garatzeko lehentasuna duen alorra.

> Teknologia Berrien onarpen eta hedapen maila: Gai hauetan oso iragazkortasun ona dagoela uste dut. Sentiberatasun handia eta erdi-mailako hiritarraren parte hartze ona dago alor hauetan.

> Erakundeen, jakintza-zentroen, enpresarien eta profesionalen arteko harremana: harreman-maila oso baxua da, industri eremuan izan ezik; azken honetan, Gobernuaren politika eta egitasmoen, enpresarien, teknologia zentroen edota Unibertsitateen artean ere badago harremana. Baina, gainerakoan, ez dago hartu-emanik, eta zerbitzuen sektorean are gutxiago.

> Kanpora begira emandako irudia: Irudi ona ematen da, testuinguru politikoan izan ezik. Bizitza kalitate oso onaren ikuspegiak eragiten du pertzepzio positiboa kanpoaldetik.

jarraitu >

horrialdeak> 1 | 2 | 3 igo
Jose Antonio Agirre Franco
Jose Antonio Agirre Franco. Matia Fundazioaren Zuzendaria
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria