bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2006-06-16
BiomaGUNE azaroan inauguratuko da Donostiako Teknologi Elkartegian

Biomagune puntako zentroa izango da biomaterialetan eta nanoteknologian eta harreman zuzena izango du Zamudioko Biogune zentro bioteknologikoarekin. Irudi Molekularraren Unitate bat izango du, Miramon eta Zamudioko ikerketa zentroak munduko mapa zientifikoan kokatuko dituena.

Donostiako Plan Estrategikoak adostutako proiektuak errealitate bilakatzen ari dira, eta BiomaGUNEren inaugurazioa aurrerapausu handia da B.3. helburuari dagokionez: Donostia nazioarteko erreferente bilaka dadila bioteknologia mailan.

BiomaGUNE Elkarlaneko Ikerketa Zentro berria ezagutza zientifiko eta teknologikoen aplikazioan espezializatuko da biomaterialen arloan, eta ikerketa eta garapen esperimental sistematikoak erabiliko ditu metodo bezala. Kimika, fisika eta biologiaren arteko faseartean lan egingo da, bereziki nanoestruktura biologikoen propietate eta aplikazioak ikertuz eskala molekularrean. Ikerketek aplikazio praktikoak izan ditzakete osasun arloan edo protesien eta lentillen fabrikazioan, besteak beste.

Biomagune irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta 36 milioi euroko inbertsioa jasoko du lehenengo lau urteetan, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik. Bioteknologian espezializatutako Biogune zentroarekin elkarlanean arituko da, Zamudion duela urte eta erdi martxan jarri zena. 9 milioi Irudi Molekularraren Unitatera zuzenduko dira, Zamudio eta Miramoneko ikerketa zentroak nazioarteko erreferente bilakatuz, bien artean irudi molekularreko eta biologia estrukturaleko teknikarik onenak bilduko baitituzte. Tamaina txikiko animaliak erabiliko ditu eta irudiaren teknika berrien garapenera bideratuko da. Helburua, farmakoen liberazio kontrolaturako dispositiboen jarraipena, terapia pertsonalizatuak edo kontraste bidezko diagnostiko teknikak lantzea izango da.

Biogune eta Biomagunek zuzendari orokor komuna izango dute: José María Mato zientzialaria. Manuel Martin Lomas Miramoneko Zentroko zuzendari zientifikoa izango da eta Soledad Penadés kimikariarekin batera lan egingo du. 2007ko amaierarako, Biomagunen goi mailako 65 zientzialarik lan egingo dutela estimatzen da.

subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria