bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2007-03-12
Donostiako Plan Estrategikoak Hiri Garapenaren Nazioarteko Elkarteak Parisen (Val-de-Marne) antolatu duen mintegi batean parte hartu du, martxoak 12 eta 13an

Programa
Web del seminario

“Museo berriak, tokiko kohesio eta garapenaren elementu biziak” izenpean, hirietako espazio publikoen errekuperazioan, kultur instituzioak bitartekaritza eta errekuperaziorako elementu gisa ulertzeko beharra azaltzeko baliagarria izango da Frantzian egin den hitzaldi ziklo hau. Kultur baliabideak aprobetxatzeak, azken finean, fluxu ekonomikoak eragin, hiritarren ezagutza eta sorkuntzaren garapena sustatu eta hiriaren hirigintza eta egokitzapen proiektuetan eragina izatea ahalbidetzen du. Sinergien ezarpena eta honen eragina izango duten lurraldeetan efektu positiboak dituen auzoak birgaitzeko tresna ahaltsua da beraz.

Guzti honen adibide argia da Donostiako Kultur Etxeen Sarea. Hiritarrei etxetik metro gutxietara kultur baliabide anitzak izateko aukera ematen diena eta hiriko auzo gehienetan dagoena. Edo San Telmo Museoak eta Tabacalerak izango duten eragina Alde Zaharrean eta Egiako Auzoan hurrenez hurren.

Ahaztu gabe ekipamendu hauen garapenak hiri guneen berreskuratzea eta eraikuntzen berriztapena ekartzen duela.

Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariak “Zein da museoen eragina hiriko garapenaren dinamikan?” izenpean izan den eztabaidan parte hartu du, martxoaren 12an, eta bertan Valentzia, Newcastle (Erresuma Batua) eta Le Mans-eko (Frantzia) ordezkariak ere egongo dira.

Pasa den 2006an, 1200 profesionalek baino gehiagok trukatu zituzten esperientziak nazioarteko biltzar honetan.

Kuala Lumpur (Malasia), Hagan (Holanda), Bergen (Norvegia), Paris eta Lyon (Frantzia) izan dira aurreko edizioak jaso dituzten hiriak. 2005-2006 urteen artean, biltzarrak eta hitzaldiak izan dira Belfast (Ipar Irlanda), Teheran (Iran), Luxor eta Sharm el Sheik (Egipto), Vitry-sur-Seine eta Vaulx-en-Velin (Frantzia) hirietan.

Biltzar hau, Hiri Garapenaren Nazioarteko Elkarteak, INTAk eta Direct-94k, Val-de-Marné Parisko hiri-aglomerazioaren barnean dagoen departamenduko, ekonomi eta kultur erlazioetarako nazioarteko ordezkaritzak antolatu du.

subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria