bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2005-02-08

Donostiako Sustapenak martxan jarri du Merkataritza Suspertzeko Plan Berezi (PERCO) baten garapena Donostian

Donostiako Udalak Gizarte Sustapeneko Hiri Behatokiaren bitartez, hiriko merkataritza sustatzeko Plan bat jarri du martxan. Plan honek merkatuko eskaria eta eskaintza aztertuko ditu eta adostutako diagnostiko bat lortu ondoren, hainbat ekintza proposatuko ditu. Helburua, Donostiako merkataritza sustatzea da. 1994. urtean lehenengo Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia bultzatu zuten; hamar urte geroago eta estruktura, merkatal eta hirigintzako aldaketen aurrean, datozen lau urtetan PERCO eguneratu baten garapena beharrezkoa da.

Hurrengo web loturaren bidez, www.perco-donostia.com, merkatariek inkesta elektroniko bat bete dezakete, beren negozioa dagoen lekua kontuan harturik hiriari eta merkataritzari buruzko hainbat ezaugarri baloratuz: trafikoa, argindarra, zaratak etab.

  subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria