bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2007-01-10
Beraien artean lehiatzea baino, elkar osatzea, Plan Estrategikoaren VI. Topaketetako debatearen ardatz nagusia

Donostiako Plan Estrategikoak eta Udalak antolatutako “Euskal Euroeskualdeko Hiriak: Proiektu eta Erronka komunak” Foroak Erkidegoko hiru alkateak eta Baiona eta Miarritzeko agintariak bildu ditu. Euskal Herriko hiri nagusiak elkar osagarri izan daitezela lortzeko erronka mahai gaineratu da topaketa hauetan.

Abiadura handiko trenaren beharra, kalitatezko kultur eskaintza baten aldeko apustua eta babestutako etxebizitzaren sustapena topaketaren muinean egon dira. Euskal Euroeskualdeko hirien egoera demografikoak ere, txosten ezberdinen oinarria bete du baita ere, hirira gazte kopuru handiago bat erakar ditzaketen politikekin.

Goizeko jardunaldia, Didier Borotra eta Odón Elorza, urrenez urren Miarritzeko eta Donostiako alkateak bildu ditu, baita Ibon Areso, Bilboko lehen alkateorde gisa eta Jean-René Etchegaray, Baionako udalean lehen adjuntua ere. Gasteizko alkateak ez du azken orduan foro honetan agertzerik izan eta Arabako hiriburuko Plan Estrategikoko zuzendaria den Juan Castrok ordezkatu du.

Donostiako Plan Estrategikoko zuzendariak moderatutako galdera txanda izan duen debate batek itxi du Hirien Foroaren lehendabiziko zatia.

Arratsaldean, proiektuen erakusketak Baionako Bernard Lesbats, Bilboko, Alfonso Martínez, eta Donostiako Kepa Korta zuzendarien partehartzea izan du. Guztiek bat egin dute epe ertain eta luzera Eurohiriaren helburuak definitu behar direla esaterakoan, horrela hiri partehartzaile guztien adostasuna lortzeko. Hiri ezberdinen errealitate demografikoa protagonista izan da baita ere momentu horretan.

Donostiako Plan Estrategikoak antolatutako VI. Topaketa Kepa Kortak moderatutako beste galdera txanda batekin amaitu da.

Udaleko talde politiko guztietako zinegotziak joan dira forora eta debatean parte hartu dute. Donostiako, nahiz Gipuzkoako bizitza sozial eta kulturaleko zenbait pertsonek ere, ez dute topaketa honetan Euskal Eurohiriko agintari gorenen hitzak leku berean entzuteko aukera galdu nahi izan.

- Topaketako debateen laburpena (PDF, 120 Kb)

subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria