bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2005-04-28
Mikel Lejarza, Donostiako Plan Estrategikoaren Topaketan

Donostiako Plan Estrategikoak Topaketak-Encuentros izeneko sektore-hitzaldiak antolatu ditu, ezagutzak partekatu eta Donostiako proiektu estrategikoen garapenean aurrera egiteko. Horretarako, gure hiriko eragile guztien adostasun eta lankidetza sustatuko da.

Planaren baitan, industria kulturala indartzeko apustua egin du Donostiak, ikus-entzunezkoen sektorea indartzekoa, batez ere.

Arbol taldeko kontseilari ordezkari den Mikel Lejarzak hitzaldia eskainiko du datorren ostiralean, maiatzak 6, arratsaldeko 18.30etan, Kutxako Andia Aretoan. Hitzaldiaren izenburua "La televisión de hoy y mañana" ("Gaurko eta etorkizuneko telebista") da, eta ondorengo gaiak hartuko ditu barne:

- Telebista eragin handiena duen ikus-entzunezkoa da oraindik.
- Publizitateari dagokionez, negozioa bide onetik doa.
- Telebista publikoaren krisia.
- Audientzien zatiketa.
- Egungo finantza-egoera.
- Muga digital berria
- Telebista egiteko modu berriak.
- Ba al dago espaziorik kate berrientzat?.
- Publikoen zahartzea eta migrazioa Internetera.
- Ondorioak eta etorkizuna

Bertaratu nahi dutenak Donostiako Plan Estrategikoaren bulegoarekin jar daitezke harremanetan: 943 428086 - estrategia@donostiafutura.net

[Informazio gehiago]

subir
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria