bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli
 Komunikazio  atalaren portada
 Gaurkotasuna
 Prentsa oharrak
 Irudien bilduma
 Plana  komunikabideetan
 

2003-08-01
Matia Gerontologia Institutuaren Plan Estrategikoa onartu da

Matia Gerontologia institutuak (Ingemak) adineko pertsonentzako eta elbarritasun larriak dituztenentzako zenbait proiektu garatuko ditu aipatu pertsonen bizitza kalitatea hobetze aldera. Horretarako neurozientzian eta osasunaren zientziatan oinarrituko da bereziki. Maiatzean Ingemak unibertsitateetako eta teknologia zentroetako ordezkariei bere Plan Estrategikoaren berri eman die eta arestian aipatu ekimenak plan horren bidetik datoz.

Ingemaren Plan Estrategikoak Donostiako Plan Estrategikoarekin bat egiteko aukera aipatzen du. Gainera, horrelako institutu baten beharra aztertzen du. Oztopoak edo mehatxuak ikertu ondoren gaindi daitezkeela dio, beraz, Ingema/Matiak arrakasta ziurtatzeko beharrezko diren baldintzak baditu.

Euskadiko teknologia zentroekin ikerketak bi alorretan egin nahi ditu: Alzheimerrari aurre egiteko tratamenduak eta ezagutza transferentzia. Alzheimerrari aurre egiteko, botika erabili gabeko tratamenduak ari da ikertzen Ingema eta horiexek dira institutu horren ekimenik garrantzitsuenetakoak. Orain dela bi urtetik ikerlari batzuk 500 gaixori gertuko segimendua egiten ari zaie. Ikerketa hori nazioarteko kongresuetan aurkeztu dute eta emaitza partzialak onak direnez jende askoren arreta bereganatu dute. 2004ko bukaeran amaituko dute ikerketa.

Ingema orain dela bi urte sortu zen. Matia Fundazioak 1999an ikerketa eta irakaskuntza lantzeko sail bat sortu zuen eta EHUko Udako Ikastaroetan parte hartu zuen. 2001ean fundazioko patronatuak Ingema abian jartzea erabaki zuen. Zientziaren Euskal Sareko partaide da institutua eta orain dela gutxi Eusko Jaurlaritzak agente zientifiko teknologiko homologatu izendapena eman dio euskal sare teknologikoaren baitan.

Ikerketak neurozientzian, osasunaren zientziatan, arreta kalitatearekin loturik bizitza kalitatearen hobekuntzan, informazioaren teknologia berrietan eta ingurumenarekiko moldakortasunean oinarrituko dira.

  igo
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria