bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2004-ko abendua
Donostiako hiru enpresa saritu dituzte Toribio Etxebarria Sariketaren XV. edizioan

Datalogger I.T., Ikude Telemed eta Innovae Vision saritu dituzte "sormen eta eraberrikuntza teknologikoa enpresan" eta "enpresa asmoak" ataletan.

Aurtengoan ere asmorik berritzaileenak saritu dira Eibarren antolatzen den Toribio Etxebarria Sariketaren edizio berrian. Hiru enpresa donostiarrek, Eibarko bik eta Txingudiko beste batek lortu zituzten guztira 100.000 euro baino gehiago banatzen dituzten sariak. Aurkeztu ziren 29 lanen artetik, guztiak ere, epaimahaiaren arabera, kalitatezkoak, "sormen eta eraberrikuntza teknologikoa" lehen saria Datalogger I.T enpresa donostiarrak lortu zuen datuak hartu eta bidaltzeko sistema bati esker. Sistema berri hau sentsoreek neurtu dezaketen eta aldagai elektriko batzuen barnean sakelako telefono bitartez bidal daitekeen orotarako da.

"Enpresa asmoak" atalean lehen saria Ikude Telemed proiektuarentzat izan zen. Proiektu honek telemedikuntzako erabakietan laguntzen du eta medikuei diagnostikorako informazioa ematen die. Era berean, Innovae Vision proiektuak enpresa asmoaren bigarren saria jaso zuen; proiektu honek zabalkunde zientifiko eta kulturalerako ikusmen artifizialeko teknologiak erabiltzen ditu.

Saritutako gainerakoen artean Eibarko Goi Alde enpresa dago eta aipagarria izan zen, berriz, Txingudiko Mankomunitateko Zerbitzuek ur-kontagailuen urruneko irakurketa egiteko hardware eta software sistema unibertsalagatik jaso zuen saria.

Sariak banatzeaz Ana Agirre, Industriako Sailburua, arduratu zen eta berarekin batera Eibarko alkatea, Iñaki Arriola, Berrikuntzarako diputatua, Joaquí Villa eta Bic-Berrilan Gipuzkoako zuzendariordea, Jose Ramon Guridi egon ziren. Guztiek ere euskal enpresan berrikuntza sustatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu zuten.

  subir
Toribio Etxebarria Sariketaren XV. edizioan sarituak
Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria