bilatu
Bisita gidatua
 
GAURKOTASUNA atalera itzuli

2004-ko abendua
Aquariumak instalazioak handituko ditu

Euskadiko bigarren museorik bisitatuenak igogailu panoramiko bat, Urgull mendiaren ondoan jatetxea izango duen eraikin berri bat eta kaitik sarrera berri bat izango ditu.

Datorren urtarriletik aurrera Aquariumak 1998an hasitako birmoldaketa osatuko du. Asmo handiko proiektu bat da eta berrikuntza nagusienen artean igogailu panoramikoa eta Urgull mendiaren ondoan jatetxea izango duen eraikin berri bat egitea daude. Inbertsoa 14,2 milioi eurokoa da eta Udalak, Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak ordainduko dute gehiengoa. Museo Ozeanografikoa ez da lanak dirauten artean itxiko eta erakusgai dauden 5.000 espezieak ez dira beste toki batetara eraman behar izango.

Birmoldaketa bi urratsetan egingo da: lehenengoa, motzena, datorren urtean egingo da eta bigarrena 2006ko hasieran hasi eta 2008ko martxo arte luzatuko da; azken honetan 1928ko eraikin zaharra birmoldatuko da baina fatxada mantenduz.

Aldaketa hauekin bisita funtzionalago eta erakargarriago bat lortu nahi da. Orain denda dagoen tokian gela batzuk jarriko dira, hauetan tailer hezitzaileak, bilerak, behin behineko erakusketak eta hurrengo ikasturtetik aurrera ematen hasiko diren Itsas Biologiaren edo Itsas Zientzien Europako Masterreko klaseak emango dira. Ekintza hauekin guztiekin 500 m2 inguru irabazi eta museoaren antolaketa funtzionalago bat pentsatu ahal izango da, urtean 330.000 bisita inguru jasotzen baititu.

Barnealdeko aldaketek Paseo Berriko urbanizazioan lan garrantzitsuak egin beharra eragingo dute. Angel de la Hoz arkitektoak azaldu zuenaren arabera, Apaizaren Paseorako sarbidea birmoldatuko da eta elbarrientzako igobide bat ere egongo da. Portutik Paseo Berrira iristeko oztopo arkitektonikoak ere ezabatu eta Donostiako badiako bistak izango dituen kristalezko igogailu panoramiko bat jarriko da.

  subir

Donostiako Aquariuma

Prentsa bulegoarekin harremanetan jarri hurrengo posta elektronikoaren bitartez: prentsa@donostiafutura.net
Gurekin harremanetan jarri | Portada | Planaren gida | Komunikazioa | Ideien gunea | Dokuteka | Aldizkaria