|
ABENDUA-2003
UNAI ELOSEGUI | HispaVistako zuzendaria
"Helburu ona litzateke,
Donostia, bere hiritarrentzat benetako balio
erantsia duten proiektuak martxan jartzeagatik
bereiztea"
HispaVista, 1996tik Interneteko zerbitzu
orokorretan (web korreoa, foruak, berriak
)
eta Trabajos.com edo Labolsa.com bezalako
atari aitzindarietan aritzen den enpresa donostiarra
da. Zazpi urtetan, estatu mailan, zortzigarren
atari orokor ikusiena izatea lortu du. Bere
zuzendariak, Unai Elosegik, Teknologia Berrien
eta martxan jarri dituzten zenbait ekimenei
buruz hitz egin digu elkarrizketa honetan.
Bere esanetan, gainditu behar den teknologikoarekiko
beldur naturala dago oraindik.
1. Zein egoeratan dago, gaur egun, Donostia
Teknologia Berriei dagokionez?
- Donostiaren egoerari buruz hitz egiten dugunean,
zeri buruz ari garen zehaztu beharko genuke,
Donostia guztiok garelako: hiritarrak, enpresak,
erakundeak, elkarteak eta abar
Logikoki,
teknologia berrien sarrera eta eguneroko bizitzan
egiten den erabilpena faktore askoren araberakoa
da. Baina, datu orokorrak aztertuz, teknologia
berrien ezarpena eta sarrera gero eta handiagoa
da, eta modu jasangarrian hazten da. Honek,
moda bat baino askoz gehiago dela eta bere
erabilgarritasuna eztabaidaezina dela frogatzen
du.
Eustaten azken inkesta aztertzea besterik
ez dago, kopuruek bakarrik hitz egin dezaten.
Harritu nauen datu bat azpimarratu nahiko
nuke. Euskal Autonomi Erkidegoan, merkataritza
elektronikoa egiten duten enpresetan, sarearen
bidez egindako salmentak %16ra iristen direla
da esaten duena. Edo gauza bera dena, enpresa
baten salmenten %16 merkataritza elektronikotik
etor daiteke. Hausnarketa merezi duen datua
da.
2. Zeintzuk dira, zure ustez, Donostian
IKTen egoeraren puntu ahul edo indartsu nagusiak?
- Badaude maila lokalean, probintzia mailan
eta erkidego mailan, E-etee eta Hobeki Digitala
programa bezala, Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzarena
hurrenez hurren, teknologia berrien erabilpena
bultzatzearen helburua betetzen ari diren
proiektuak. Enpresen on-line garapen berriak
bultzatzera zuzenduta dauden diru-laguntza
hauek inbertsioaren %60rainoko aurreztea suposa
dezakete. Beste herri ekimenen artean, Plan
Estrategikoaren bidez, aukera berriak miatzearen
ezinegona ere badago.
Hiritarrei dagokienez, guztiok ezagutzen
ditugu Konekta zaitez edo Altzan, Teknologia
Berrien lehen udal zentroa eman dituen Udaletxeak
bultzaturiko Edonostia.net bezalako ekimenak.
Zentzu honetan, erakundeak, zein sektoreko
enpresak, GAIAren bidez, IKTen aprobetxamenduan
lan handia egiten ari gara.
Hala ere, puntu ahulak teknologikoari/ezezagunari
diogun nolabaiteko "beldurra" izaten
jarraitzen duela uste dut, naturala den gauza
bat da, baina menperatu behar dena. Eta hori
da erakundeek -eta geurea bezalako enpresek-
negozio prozesuetan, teknologia berrien mailakatutako
ezarpenaren ekarpenean, aukera eta onurak
zabaltzeko egin behar duten ahalegin bikoitza.
Enpresari askok, aurrera ateratzeko prest
ez dauden eta etekina kalkulaezina den makroproiektuak
direla uste dute. Eta ez da horrela: teknologia
berrien alorrean, garrantzitsuena hastea da,
bitartekoa haztatu eta hortik aurrera esploratzea.
Erakundeen laguntzarekin egiteko aukera izatea
eta ez aprobetxatzeak lehiakortasunaren trena
galtzea suposa dezake.
3. Nola hobetu litezke ahultasunak? Ba
al da martxan dagoen proiekturik?
- Udaletxearen Plan Estrategikoa eta Foru
Aldundiaren Behategia, aukeren azterketan
bitarteko garrantzitsuak dira. Lanerako bide
on bat da, ondoren, azaldu ditudan ekimenen
antzekoetan gauzatu daitezkeenak.
Agian, guk eskain dezakegun esperientziaren
ildotik, elkartruke profesionalarekin duten
osagarritasunean pentsa liteke. Adegik, GAIAk
edo Miramon Enpresa Digitalak antolatzen dituzten
antzeko ekimenak bultzatu beharko lirateke.
Hauek, enpresa zenbaitek, beste enpresei sarean
dituzten esperientziak azaltzen dizkieten
foroak antolatzen dituzte. Garrantzitsua da
esperientziak elkartrukatzea. Eta Donostian,
badira HispaVista bezala, on line zerbitzuetan
aitzindariak izan garen enpresak eta guk behintzat,
esperientzia luzea dugu, eta eskatzen duenarekin
banatzeko prest gaude.
Honela, agian, enpresek on line dituzten
aukeren "ezagutza praktikoen" gabezia
konpon liteke.
|